Kulturaren plan estrategikoaren diagnosia bigarren fasean sartuko da

Orioko Udalak, Elhuyar Fundazioaren laguntzarekin, kulturaren plan estrategikoa sortzeko prozesua abiatu zuen urte hasieran. Otsailean eta martxoan hainbat bilera egin zituzten eragileekin, eta herri osora zabaldu zen galdetegiak harrera ona izan zuen. Guztira, 100 lagunek baino gehiagok parte hartu dute lehen fasean. Udala pozik dago jasotako erantzunarekin, eta apirilaren 27an, larunbatarekin, ekingo dio bigarren faseari.

Plan estrategikoaren ardatz eta balio nagusiak adosteko dinamika egingo da egun horretan. Goizez, 10:00etatik 12:00etara, izango da Kosta tailerrean, eta kultur eragileek hartuko dute parte, talde bakoitzetik bizpahiru lagunek. Saioan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea.

Hirugarren fase bat ere izango du Plan Estrategikoaren ariketak. Ekainaren 8an izango da ariketa bateratuaren azken deialdia.