Larunbatean hasiko da Orion Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia

Gipuzkoako Foru Aldundiak Nazioarteko Flysch Organo Jaiadiaren 12. ekitaldia antolatuko du uztailean Debako, Zumaiako, Getariko eta Orioko Udalekin elkarlanean. Orion abiatuko dira entzunaldiak larunbat honetan, uztailak 2, Aaron Rivas organo-jotzailearen emanaldiarekin. Sarrera doakoa izango da.

Rivasek Gaueko Tokata, Introspekziotik su artifizial distiratsuetara obra eskainiko du Orioko elizan, 19:30ean hasita.

Uztaileko gainerako larunbatetan, hauek izango dira emanaldiak:

Zumaia, uztailak 9, 20:15: Andoni Sierra zuzendariak, Andra Mari abesbatzak eta Alize Mendizabal organo-jotzaileak Junkal Guerrero euskal konpositorearen Arimen Besarkadan requiema eskainiko du.

Deba, uztailak 16, 20:00: Santiago Banda eta Ana B. Garciak Julio Blasco Garciaren organorako moldatutako orkestra-piezaren mundu mailako estreinaldia.

Getaria, uztailak 23, 20:15: Jesus Gonzalo Lopezek H. Slavatik E. Torresera organorako musika eskainiko du.

Deba, uztailak 30, 20:00: Jon Laukvik organo-jotzaileak Alemaniako tradizioa XVIII. mendetik XIX. mendera eskainiko du.