Lau administrari plaza betetzeko oposizio-lehiaketaren lehen proba ekainaren 8an egingo da

Orioko Udalak plantillarako 4 administrari hautatzeko oposizio-lehiaketa jarri du martxan. Lehen proba ekainaren 8an izango da, astelehenarekin, 10:00etan Karela kiroldegian, eta deialdiak izandako erantzun zabala ikusita, azterketara hautagai asko etorriko direla aurreikusi da. Ondorioz, herrian ohi baino jende gehiago ibiliko da. Kiroldegiko espazioak egokituko badira ere, instalazioak zabalik egongo dira erabiltzaileentzat.

Deialdian parte hartuko dutenentzako informazioa Udalaren webguneko Lan-eskaintzak atalean jarriko da eskuragai.