Ludotekan izena emateko epea zabalik dago

Orioko Ludotekak HH5 eta LH3 bitarteko haurrei ematen die zerbitzua astelehenetik ostiralera, 16:45 eta 19:30 artean. Txurrumuski elkarteak kudeatzen du ludoteka eta bertan aisialdi dibertigarri, dinamizatu eta euskalduna eskaintzen die Orioko haurrei, segurtasun-neurri guztiak hartuta.

Irailaren 13tik aurrera dago zabalik Ludoteka.

Matrikulazioa zabalik irailean

Iraila bukatu arte dago irekita aurtengo ikasturteko matrikulazioa. Izena emateko, Ludotekara bertara joan behar da, goian adierazitako ordutegiaren barruan.

Guztira, lau talde osatuko dituzte: bi, astearte eta ostegunetan joango direnak; eta beste bi, asteazken eta ostiraletan. Astelehenak txandaka egingo dituzte talde batzuek eta besteek. Horrez gain, Gabonetan eta Aste Santuko oporretan goizean irekiko ditu ateak, familiei ahalik eta zerbitzurik onena emateko.

Informazio gehiago