Moilako lanek trafikoan eragingo dute urriaren 13tik aurrera

 

Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak egingo dituen lanak direla eta, urriaren 13tik aurrera, ostegunarekin, ibilgailuek txandaka pasatu beharko dute moilatik. Semaforoak jarriko dira trafikoa bideratzeko.

Halakorik aurreikusi ez zuten arren, Zuzendaritzak adierazi du errepidea bi noranzkoetan moztu beharko dutela tarteka. Mozketa puntualak izango dira, kamioien sartu-irtenen eraginez. Udalak mozketen berri emango du informazioa izan bezain laster.

Lanen zailtasun-maila eta espazio-falta ikusita, obrak irauten duen bitartean, ibilgailuekin moilatik ez pasatzeko deia egiten die Udalak herritarrei, trafiko-arazoak saihesteko eta oinezkoen pasabideari lehentasuna emateko.

Plaza eremua erabat borobiltzeko, Bordatxo parean hegalkia jartzea estrategikoa da herriarentzat, horrek herritar guztien irisgarritasuna bermatuko baitu. Horregatik, orain abiatu den obrak hainbat endredo eragingo dituela jakinda, Udalak elkarlanerako eta lasaitasunerako mezua helarazi nahi die herritarrei.