Orioko oroigarri berriak salgai daude turismo-bulegoan

Arkaitz Barriola marrazkilariaren irudiekin egindako Orioko oroigarriak salgai jarri dira turismo-bulegoan. Orioko itsas ondarearen liburuxka egiteko erabili ziren irudi horiek, eta orain katilu, botila eta postaletara eraman dira. Horrez gain, oihalezko poltsak ere eskuratu daitezke, 2022ko Balearen Egunaren irudiarekin. Lehiaketa baten bidez erabaki zen urte hartako kartel irabazlea, eta Usoa Zulaikaren irudia da poltsan jasotakoa.

Orioren historia eta itsas ondarearekin lotura duten irudiak jaso dira oroigarrietan, etxean bertan gorde ahal izateko herriko historia aberatsaren lagin bat; Kale Nagusia, moila, saregileak eta balea agertzen dira irudietan.

Turismo-bulegoan eskuratu daitezke oroigarriak:

  • Katiluak: 5 euro
  • Botilak: 7 euro
  • Oihalezko poltsak 5 euro
  • Postalak: 3,5 euro
  • Erraldoi bat: 20 euro
  • Erraldoi bikotea: 34 euro
  • Elastikoak: 9 euro
  • Done Jakue Bidearen gida: 8,5