Orioko Udalak, Txurrumuskik eta Arkupek prestatu dute aurtengo Inauterietako programa


Martxoaren 1ean ospatuko dira Inauteriak herrian, larunbatarekin,
eta, herri-bazkariaz gain, egun osoko programa prestatu dute Orioko Udalak, Txurrumusi aisialdi-taldeak eta Arkupe merkatarien eta ostalarien elkarteak, elkarlanean. Arratsaldeko festan parte hartu nahi dutenek, otsailaren 23a aurretik eman behar dute izena, ludotekan edo Ametsa gaztelekuan.

Hau da egun horretarako egitaraua:

  • 11:30 Inauterietako desfilea, Bikamiota eta Kosta Tailerraren paretik abiatuta.
  • 13:00 Photocall-a, Endaia Plazan
  • 14:30 Herri-bazkaria, pilotalekuan. Bazkalostean, musika herriko txarangaren eskutik eta kalejira Herriko Plazara.
  • 17:30 Kantu, dantza, koreografia eta mozorro-festa, Herriko Plazan. Adin guztietako lagun talde eta familientzako saioa izango da, eta sariak banatuko dira. 
  • 19:00 Festa Herriko Plazan, Matraka elektrotxarangarekin.