San Nikolas kaleko lanak eten egingo dituzte uztailaren 4ra arte

Gaur hasi eta ostegunera arte, ekainaren 28tik 30era, ospatuko dira San Pedro jaiak, eta ondorioz, San Nikolas kaleko lanak eten egingo dira datorren astelehenera arte, uztailak 4. Saneamendu-lanak bukatu dituzte dagoeneko, eta lurra berdintzea eta baldosak jartzea falta da.

San Nikolas kalea bukatutakoan, plazatik igogailura arteko zatiarekin hasiko dira (irudia). Lurra altxako dute eta San Nikolas kalean jarriko dituzten baldosak bezalakoak jarriko dituzte.