Orioko Udalak kirol-zerbitzu berria martxan jarriko du aurten eta, orain dela bi aste, horren berri ematen duen eskuorria banatu zuen etxez etxe (hemen ikusgai). Eraldaketa prozesu horren baitan, beste urrats bat egin du gaur: Udalaren kirol-instalazioen kudeaketa Neo enpresari adjudikatzea onartu du udalbatzarrak.
Zerbitzuaren aurrekontu handia dela-eta, udalbatzarrak du adjudikazioa egiteko eskumena. Orain, hilabeteko epea izango du enpresak trantsizioa egiteko eta, Udalaren aurreikuspenen arabera, ekainean sartuko dira indarrean lehen egokitzapenak, pixkanaka. Informazio gehiago izan bezain laster, horren berri emango die Udalak herritarrei.