San Pedro festen programaren barruan, 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria egingo da ekainaren 30ean, asteartearekin. Otordua 14:00etan izango da, Antilla hotelean.
Bazkarian parte hartzeko izen-ematea ekainaren 15ean eta 16an egin beharko da, Zaharren Babeslekuan, 17:00etatik 19:00etara. Izen-ematea egun horietan bakarrik egin ahal izango da.
Parte hartu ahal izateko, Orion jaiotakoa edo Orion erroldatutakoa izan beharko da, eta 70 urte beteta izatea edo aurten betetzea izango da baldintza. Izen-ematea egiteko, gainera, NANa aurkeztu beharko da.
Izena ematen duten herritarrei txartela emango zaie, eta ezinbestekoa izango da txartel hori bazkariaren egunean, ekainaren 30ean, Antilla hotelean aurkeztea.
