San Pedro jaiak antolatzeko bigarren bilera irekia deitu du Udalak

Ekainaren amaieran ospatuko diren San Pedro jaiak lantzen hasia da Udala. Maiatzaren 18ko lehen bileraren ostean, bigarren saioa egingo dute hilaren 25ean, asteazkenarekin. Bilera 19:30ean izango da, kultur etxean.

Gaian interesa duten herritarrei zabaldutako deialdia da eta Orioko eragile guztiak daude gonbidatuta parte hartzera, jaien programa elkarlanean osatzeko.