Sanikolasetako omendua proposatzeko deialdia zabaldu du festa-batzordeak

 

Joan zen astean bildu zen aurrenekoz festa-batzordea, 2022ko sanikolasak antolatzen hasteko. Berrikuntza gisa, festaren hasieran omentzen den herritarra edo elkartea oriotarren proposamenen bidez aukeratzea adostu dute. Herritarrek, hortaz, proposamenak aurkezteko aukera izango dute urriaren 11ra arte, GALDETEGI HONEN bidez.

Omendua izateko, bi irizpide hauek bete beharko dira:

  • Oriotarra izatea edo herriarekin harreman zuzena edukitzea.
  • Gizarte-, kultura- edo kirol-alorretan lan egitea.

Galdetegian informazio hau zehaztu beharko da: proposatutako hautagaiaren izen-abizenak eta omendua izateko arrazoiak.

Festa-batzordeak proposamen guztiak aztertuko ditu, eta hurrengo bileran erabakiko du 2022ko omendua nor izango den. Talde edo herritar hori arduratuko da aurtengo San Nikolas festei hasiera emateaz, abenduaren 5eko ekitaldian.

Gogoratu: proposamenak aurkezteko epea urriaren 11n, asteartea, amaituko da, 14:30ean. Une horretatik aurrera aurkeztutako hautagaiak ez dira deialdian sartuko.