San Pedro festak direla-eta, aurten ez da Herriko Plaza pareko errepidea erabat itxiko. Horren ordez, hiru jarduera zehatzi lotuta soilik itxiko da errepidea:
- Ekainaren 27an, larunbaterekin, 10:30etik 14:30era: Arrantzale Eguneko ekitaldiari lotuta.
- Ekainaren 28an, igandearekin, 19:30etik 21:00etara: ezingo da herrigunetik irten, Goiko Karrera dela-eta.
- Ekainaren 30ean, asteartearekin, 16:00etatik 19:00etara: Txurrumuski aisialdi taldeak antolatutako gazteentzako Erronka dela-eta.
Horrez gain, festetako hainbat ekitalditan (txaranga, erraldoiak, Arrantzale Eguneko kalejira, bizikleta igoera…) trafikoa puntualki geldituko da, udaltzain eta ekitaldietako antolatzaileen bitartez bideratzeko.
Ekainaren 28an, txirrindularitza-proba
Ekainaren 28an, igandearekin, Donostiako Memorial Onditz triatloia pasatuko da herritik. Usurbil aldetik etorriko dira txirrindulariak, N634 errepidetik, eta Igeldorako bidea hartuko dute Txankatik barrena. Ondorioz, Txankako aldapa eta Benta bidea itxita egongo dira 10:00etatik 11:30era (ezingo da autopistako sarrera/irteera erabili).
Tarte horretan, herrigunetik irteteko Ibai Ondo pasealekua erabili beharko dute ibilgailuek. Aldiz, 2,40 metro baino altuagoak direnak, Iturbide kaletik irten beharko dira, eta Txanka hondartza errepidetik, autopistako sarrera/irteera ahalbidetuko da.
