Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:
- Onartzea, egoki bada, 2025eko ekitaldi ekonomikoko aurrekontuaren kontu orokorra.
- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 7/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu transferentzia modalitatean.
- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 8/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarria modalitatean.
- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko udalerrian ibilgailu elektrikoak kargatzeko sare publiko bat instalatzeko, mantentzeko eta ustiatzeko hiri-espazio publikoaren erabilera pribatiboko jabari publikoko emakida-kontratua.
- Onartzea, egoki bada, 2026-2029 aldirako emakume eta gizonen berdintasunerako III. Plana.
- Onartzea, egoki bada, Orioko herriko jaieguna 2027. urterako.
- Onartzea, egoki bada, udal mozioa Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenari buruz.
- Eskariak eta galderak.
