Orioko Udala erdi mailako kirol-teknikaria ordezkatzeko pertsona baten bila dabil. Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek apirilaren 4ra arte izango dute aukera izena emateko.
Eskaintzaren kodea 162023003050 da eta xehetasunak hemen daude eskuragarri.
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.
Hauek dira hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak.
OHARRA: Lanbideren funtzionamendua dela eta, 30 eskaeratara iristean, lan-eskaintza webgunetik kentzen da. Ondoren, baldintzak betetzen dituzten hautagaien datuak Udalari bidali eta berriz martxan jartzen dute eskaintza. Beraz, estekan sartzean «eskaintza jada ez dago eskuragarri» oharra agertzen bazaizu, saiatu ordu batzuk pasatu ondoren. Izen ematerakoan edozein arazo izanez gero, jarri Lanbiderekin harremanetan zuzenean.