Zabalik da obra eta zerbitzuetako brigadaburua aldi baterako kontratatzeko hautaketa-prozesua, Lanbideren bidez

Orioko Udalak obra eta zerbitzuetako brigadaburua aldi baterako kontratatzeko deialdia kaleratu du. Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta, hautagaiek 10 egun naturaleko epea izango dute izena emateko, uztailaren 20ra arte.

Eskaintzaren kodea 162026007777 da eta xehetasunak hemen daude eskuragarri.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.

Izena emateko betekizunen artean daude, Batxilergoa edo ikasketa baliokideak izatea eta B eta C1 gidabaimena izatea. Deialdiaren oinarriak hemen kontsultagai.