Orioko Surf Taldeak eta Saregile Orioko Emakumeon* Etxeak elkarlanean, Orioko Emakumeen* Surf Topaketa antolatu dute beste behin. Aurtengoa elkarlanean antolatzen duten hirugarren edizioa izango da, eta hilaren 30ean egingo dute, 10:00etatik aurrera, Antilla hondartzan.
Bi orduko saioa izango da, 12:00ak arte, eta parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea lotura honen bidez, maiatzaren 22a baino lehen. Saioaren helburua da herriko emakumeei* hondartzaz eta olatuez gozatzeko aukera ematea, segurtasun ezaren aurrean, ahaldundu daitezen eta uretan disfrutatu dezaten.
Informazio osagarria behar izanez gero, jarri harremanetan Saregilerekin:
- Kale Nagusia 17, Pilliku Plazaren parean
- 623 178 553
- saregile@orio.eus
