Orioko Udalak Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) administraria kontratatzeko deialdia kaleratu du. Aldi baterako kontratua izango da, oposizio-lehiaketa ebatzi bitartean. Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta, lanpostua betetzea premiazkoa denez, hautagaiek hiru eguneko epea izango dute izena emateko, ekainaren 19ra arte.
Eskaintzaren kodea 162026006557 da eta xehetasunak hemen daude eskuragarri.
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.
Izena emateko betekizunen artean daude, Batxilergoa edo ikasketa baliokideak izatea eta euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna izatea. Deialdiaren oinarriak hemen kontsultagai.
