Zaharren Babeslekua datorren asteartean irekiko da

 

Zaharren Babeslekuak eguneroko martxa hartuko du datorren astetik aurrera. Asteartean, hilaren 19an, 09:00etan, irekiko ditu berriro ateak. 

Taberna-zerbitzuaren adjudikaziodun berria Oksana Slavytx da, eta azken prestaketak egiten ari da egun hauetan bere lantaldearekin batera.
Martxa normalean asteazkenetan itxiko du, asteko atsedena hartzeko, aurreko adjudikaziodunak egiten zuen bezala; hala ere, lehenengo aste honetan, asteartean irekiko duenez, asteazkenean ere zabalik izango da.