Zaintzaren alorreko lanketaren baitan, ‘Zahartzaro berriak’ tailerrak jarraipena izango du datozen asteetan

 

Orioko Udalak aurrera jarraitzen du herriko zaintzaren egoera eraldatzeko prozesuan. Urte amaieran kaleratu zuen herriko egoeraren diagnostikoa, eta ekintza-plana prestatzen ari da orain datozen hiletarako. Bitartean, jarraipena emango zaio iaz Yolanda Arrietak emandako Zahartzaro berriak saioari, eta hiru eguneko tailerra eskainiko du otsailean eta martxoan.

Adin guztietako emakumeei zuzendutako saioak izango dira, hiru guztira: otsailaren 5ean eta 19an, eta martxoaren 12an, asteazkenak denak. Ordu eta erdiko iraupena izango dute, gutxi gorabehera, 17:30etik hasita, eta Saregilen izango dira. Izen-ematea online egin daiteke galdetegi honen bidez.

Informazio osagarria behar izanez gero, jarri harremanetan Saregile Orioko Emakumeon* Etxeko arduradunekin.