2016ko udako lanpostuetarako deialdia egin du Udalak

Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan, eta deialdia egiten du lanpostu horiek betetzeko. Deialdian parte hartzeko, langabetua izan behar da eta Orion erroldatua, gutxienez 2016ko urtarrilaren 1az geroztik. Hartuko diren langileen kontratuak lan-zuzenbidezko erregimenean egingo dira, denboraldi baterako.

LANPOSTUAK

• Kabinen garbitzailea (bi lanpostu).

• Kanpineko komunen garbitzailea (bi lanpostu).

• Udaltzain laguntzailea (lanpostu bat).

• Kanpineko zaindaria (lanpostu bat).

• Txu-Txu trenaren gidaria (bi lanpostu).

Udaleko aldizkako langile finkoren batek lanpostuari uko egiten badio, haren lanpostua ere gehituko zaio goiko zerrendari; eta Udalari aurreikusi gabeko premiaren bat sortzen bazaio ere, sor daiteke beste lanposturen bat.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den eskaera-orria betez (eskaera-orria beheko estekatik ere deskarga daiteke). Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

Eskabideak martxoaren 7tik 23a bitarte aurkeztu behar dira, biak barne.

Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak. Lanpostu horiek betetzeko probak 2016ko apirilaren 9an egingo dira, larunbatarekin, Orioko Ikastola berriko Areto Nagusian, goizeko bederatzietan hasita. Ordutegi zehatzak aurrerago argitaratuko dira webgune honetan.

Deialdiaren iragarkia (PDF)

Deialdiaren oinarriak (PDF)

Eskaera-orria (PDF)