2017ko udako lanpostuetarako deialdia egin du Udalak

Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan, eta deialdia egiten du lanpostu horiek betetzeko. Deialdian parte hartzeko, langabetua izan behar da eta Orion erroldatua, gutxienez 2017ko urtarrilaren 1az geroztik. Hartuko diren langileen kontratuak lan-zuzenbidezko erregimenean egingo dira, denboraldi baterako.

LANPOSTUAK

  • Kabinen garbitzailea (lanpostu bat).
  • Kanpineko komunen garbitzailea (bi lanpostu).
  • Udaltzain laguntzailea (bi lanpostu).
  • Kanpineko zaindaria (lanpostu bat).
  • Txu-Txu trenaren gidaria (lanpostu bat).

Udaleko aldizkako langile finkoren batek lanpostuari uko egiten badio, haren lanpostua ere gehituko zaio goiko zerrendari; eta Udalari aurreikusi gabeko premiaren bat sortzen bazaio ere, sor daiteke beste lanposturen bat.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den eskaera-orria betez (eskaera-orria beheko estekatik ere deskarga daiteke). Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

Eskabideak martxoaren 13tik 31ra bitarte aurkeztu behar dira, biak barne.

Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak. Lanpostu horiek betetzeko probak 2017ko apirilaren 8an egingo dira, larunbatarekin, Orioko kultur etxeko areto nagusian, goizeko bederatzietan hasita. Ordutegi zehatzak aurrerago argitaratuko dira webgune honetan.

Deialdiaren iragarkia (PDF)

Deialdiaren oinarriak (PDF)

Eskaera-orria (PDF)