Gueraraorio elkarteak abian jarri du dagoeneko urteroko Sahararen aldeko janari-bilketa, Orioko Udalaren babesarekin antolatzen duena.
Aurtengo janari-bilketaren leloa, iaz bezala, hau izango da: ‘Oriotar bat, kilo bat’
Antolatzaileek 5.000 kilo material bildu nahi dute, Saharako errefuxiatu-guneetara bidaltzeko.
Hiru gune
Horretarako, hiru gune hauetan egingo dute bilketa:
ESKOLETAN. Urtarrilean egingo da bilketa, oraindik zehaztu gabeko egunetan. Haur eta gurasoei eskatuko zaie beren laguntza ikastetxera eramateko astean zehar.
DENDETAN. Abenduaren 15etik urtarrilaren 15era.
HERRIKO PLAZAN. Urriaren 17an, larunbatatekin, 10:00etatik 15:00etara. Gueraraorio elkartekoek ‘haima’ bat jarriko dute plazan eta herritarrek aukera izango dute bertara azaldu eta beren laguntza uzteko. Elkarteko ordezkariak izango dira plazan, bilketa-lanak koordinatzen.
Jasoko den jeneroa
Denboran luzez irauten duen jeneroa da bilduko dena: lekaleak (lentejak, babarrunak, garbantzuak…), pastak, arroza, arrain-kontserbak…
Horrez gain, bestelako material batzuk ere jasoko dira: haurrentzako eta helduentzako pardelak, jostailuak, bizikletak eta bestelako ibilgailuak, ordenagailu zaharrak, arropa eta abar.
Informazio gehiago nahi duenak hitz egin dezala elkartearen ordezkariarekin: 617 944 189 (Ahmed)