Urola Kosta eskualdean bildutako Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiaren erakargarritasun turistikoak Gasteizko Zeledonen Plazan (posta eraikinaren aurrean) egongo dira ikusgai urriaren 17tik 19ra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren laguntzarekin. Aurkezpena osatzeko, dastaketa bat egingo da: hegaluzea parrillan euskal kostaldeko eran, Añanako gatzarekin.
Horrez gain, hainbat jarduera ere antolatu dira; besteak beste, Balenziaga museoko haur-tailerrak; Orioko saregileen erakustaldia; letxuga txikiak eta barazki ekologikoak landatzeko haur-tailerra; Maisor kontserbagileen Kantauriko antxoa gazituak prestatzeko erakustaldia; Geoparkearen harrizko altxorrak ezagutzeko mahai didaktikoa edo ‘Itsasotik mahaira’ haur-tailerra, non gure txikiek hainbat arrain mota ezagutzeko eta nola jaten diren ikasteko aukera izango duten.
Horrez gain, Zarauzko harrijasotzaileekin indarra neurtzeko aukera ere egongo da eta, trikitilarien musikarekin eta Karlos Argiñanoren buruhandiarekin eta Juan Sebastian Elkano pertsonaiarekin gozatzeko aukera.
Urola Kosta Udal Elkarteko presidente Amaia Guruzetak xehetasun gehiago eskainikoditu bihar, 2014ko urriaren 17an 12:00ean, Zeledonen Plazan. Hitzaldien ondoren,bertako produktuak dastatzeko aukera egongo da: Hegaluzea parrillan EuskalKostaldeko eran eginda Añanako Gatzarekin eta edateko jatorri-deitura duen GetariakoTxakolina.