Aldaketak Orio eta Donostia arteko autobus-zerbitzuan

Oriotik Donostiarako zerbitzua ematen duen Lurraldebuseko autobusaren ordutegiak aldatu egingo dira maiatzaren 14tik aurrera, larunbatarekin.

Autobusak ibilbide luzeagoa egingo du Donostian, autobus-geltoki berriraino joango baita. Antiguatik barrena sartuko da autobusa Donostian, lehen bezala, eta gero San Martin kalean egingo du geldialdia. Ondoren, autobus-geltoki berriraino joango da eta han bukatuko du ibilbidea.

Ibilbidea luzatzearen ondorioz, ordutegiak aldatu egingo dira. Honako hau izango da ordutegi berria:

Autobusaren ordutegi berria (PDF)