Udalak 6.000 euro emango dizkio urtero Caritasi, bi erakundeek sinatu duten hitzarmenaren arabera

Udalak eta San Nikolas parrokiako Caritasek lankidetza-hitzarmena sinatu dute udaletxean. Udalaren aldetik Jose Angel Zaldua alkateak sinatu du eta, San Nikolas parrokiako Caritasen aldetik, berriz, Unai Manterola apaizak.

Hitzarmenaren arabera, Caritasek 6.000 euro jasoko ditu 2016an, Udalaren eskutik, bere jarduerak finantzatzeko. Hitzarmena hiru urtetan izango da indarrean eta Caritasek jasoko duen diru-kopurua Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) arabera eguneratuko da, urtez urte.