Danbolin Musika Eskolako ikasleak, Andoaingo 7. piano jaialdian.
Otsailaren 4 eta 5ean, Andoaingo Bastero kulturgunean 7. Andoaingo piano jaialdia ospatuko da, Andoaingo udalak eta Seiasle elkarteak antolaturik. Aurtengo deialdian musika eskola eta kontserbatorio ezberdinetako 887 piano ikasleek hartuko dute parte, 6 urtetik 18 urte bitartean. Gipuzkoatik 813 ikasle, Bizkaiatik 62 ikasle, Arabatik 8 ikasle eta Nafarroatik 6 ikasle joango dira. Jaialdia izateaz gain txapelketa ere bada.
Bi egunetan, goizeko 09:30etatik gaueko 20:30etara pianojoleak jo eta ke harituko dira Bastero kulturguneko bi aretoetan, horien artean Orioko Danbolin Musika Eskolako 17 ikasleak izango dira, 7 urtetik 14 urtera bitartean.
Modalitate eta maila ezberdinetan parte hartuko dute. Piano bakarlariek A, B, C mailan parte hartuko dute. Pianoa lau eskutara A, B mailan parte hartuko dute.
Piano bakarlariak bezala, A mailan: Hodei Sanz, Alejandro Campos, Miren Genova eta Amaia Izagirre.
Piano bakarlariak bezala, B mailan: Paula Argintxona, Ainhoa Bontigi, Ander Carrera, Borja Esnal, Mikel Etxarri eta Aitor Lizaso.
Piano bakarlariak bezala, C. mailan: Jon Loidi.
Pianoa lau eskutara, A mailan: Unai Bontigi eta Iker Pielago.
Pianoa lau eskutara, B mailan: Uxue Alberdi eta Ainhoa Grijalba, Nora Pielago eta Goizane Baylin.
Bukatzean, parte hartzaileek diplomak eta dominak jasotzen dituzte. Dominak urrezkoak, zilarrezkoak eta brontzezkoak direlarik. Txapelketa honetan bakoitza bere buruarekin lehiatzen da eta ez aldamenekoekin.
Antolatzaileen nahia partaideentzat eta beraiekin batera hurbiltzen den ororentzat gozotasun giroa lortzea da, eta normalak diren urduritasun guztien gainetik, jai giro polit bat izatea. Ekitaldi honen bukaeran, igandean amaierako kontzertua izango da, aipamen bereziak jasotzen dituzten ikasleek parte hartuko dute. Guztiei zorte ona opa diegu.
Ekitaldiei buruz, informazio zehatzagoa jasotzeko: www.andoain.org/pianojaialdia.