Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.
Honako gai hauek aztertuko dira:
1.- 13/2011 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientearen berri ematea. Espedientea kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.
2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Arraun Elkartearen udal instalazioak arraunketa eta piraguismoko teknifikazio zentro bat instalatzeko handitu eta berritzeko obren proiektu aldatua, 518.250,93 euroko aurrekontua daukana (BEZ barne).
3.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2012ko Aurrekontu Orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal araua.
4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2012ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
5.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udaleko langileen ordainsarien gehikuntza.
6.- Onartzea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia, Euskadiko Lurralde Antolamendurako Batzordeak, 2011ko abenduaren 15eko 6/2011 zenbakidun osoko bilkuran, onartutako oharrak kontuan hartuz egindako egokitzapenak jasotzen dituena.
7.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalak taldea osatzea Azkoitia, Zarautz, Urretxu, Orereta (Errenteria) eta Ormaiztegiko udalekin, KUTXAren gobernu organoak aukeratzeko.
8.- Onartzea, egoki bada, EAJ talde politikoak sustatutako Orioko Udalaren Adierazpen Instituzionala, lapurtutako haurren ustezko sarea dela-eta.
9.- Onartzea, egoki bada, Bildu talde politikoak aurkeztutako mozioa, KUTXABANKeko Kontseilari Nagusiak izendatzeari buruz.
10.- Jokin Izagirre Zabala zinegotziak (Orain) bere karguari uko eginez aurkeztu duen idatziaren berri ematea.
11.- Eskariak eta galderak.