Ane Monna, Oskola eta Karramarroi ostegunean plazan

“Ostegunero” programaren barruan “Amama Pantxikaren altxor ezkutua” antzezlan musikalaz gozatzeko aukera izango dugu.

Bertako protagonistek: Amama Pantxikak, Mister Kaskarinek, Moko Beltz eta Moko Oker txoriek, Maddalenek eta beste hainbat pertsonaiek beren istorioan barna eramango gaituzte, haur eta gaztetxoenei zuzendutako antzezlan hurbil eta dibertigarria eskainiz.

“Ostegunero” programaren barruan eskainiko den azken ikuskizuna izango da hau.

EGUNA: abuztuak 28, osteguna.

ORDUA: 19:30.

ADINA: 3-11 urte bitarteko haur eta gaztetxoak.

LEKUA: Herriko plazan (eguraldi txarra eginez gero, FRONTOIAN).

INFORMAZIO GEHIAGO: 943/ 13 44 09