Stay Blues taldea Salatxon

Ostiral gauean, abuztuak 29, Stay Blues taldea entzuteko aukera izango dugu Salatxo tabernan.

Stay Blues taldea orain dela hamar urte inguru sortu zuten Alvaro Fernandez eta Paul San Martinek. Gero, Fernando Neira, eta Karlos Aranzegi gehitu ziren.
Blues akustikoko proiektu hau beren kantu kutunen moldaketak egiteko sortu zuten, eta 2007ko udan beren lehen diskoa kaleratu zuten.

Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako “Ostiralean Jai” programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da.

EGUNA: abuztuak 29, ostirala.

ORDUA: 23:00.

LEKUA: Salatxo tabernan.