Martxoaren 18an, asteazkenarekin, Anje Duhalderen kantaldia izango da kultur etxean 22:30ean, Orioko Udalak antolatuta Korrika Kulturalaren barruan.
Sarrera doan izango da; baina, aretoaren aforoa mugatua denez, Udalak 120 gonbita jarri ditu eskura kultur etxean eta ikuskizunera joan nahi dutenek horietako bat hartu beharko dute, bertan eskatuta. Arin ibiltzea komeni.