Antonio Elespe Argazki Rallya

Azaroaren 16an ospatuko da Antonio Elesperen omenezko XXX. Argazki Rallya

Argazkizale guztiei zuzendutako rallya da, eta bertan parte hartzeko gonbita egina dago.

Ibilbidea Oriotik barrena izango da.

EGUNA: 2008ko Azaroaren 16a, igandea.

GAIAK: Gaiak 6 izango dira, eta irteera kontrolean emango dira. Sei gaiak aipatu ibilaldian egin beharko dira. Norberaren esku geratzen da garbi jokatzeko erabakia.
Ez da onartuko gai desberdinetarako oso antzekoak diren argazkiak aurkeztea.

PARTE HARTZAILEAK: Argazkigintza maite duten guztiek dute rallye honetan parte hartzeko aukera.

SAILAK: Sail bakarra.

IZEN EMATEA: Oriotarrek azaroaren 13a baino lehen kultur etxean eman dezakete izana eta doan izango lukete. Bestela, GAEn, ohiko ordutegian, 2008ko azaroaren 14ra arte. Hala ere, igandean bertan ere eman ahal izango da izena. Egun berean ematea hautatuz gero: Donostiako Euskotren-eko (topo) geltokian (Easo plazan), goizeko 8:35ean, edo bestela, Orioko geltokian 9:15ean.

CDak NOIZ ENTREGATU: 2008ko azaroaren 17tik 19ra bitarte. Gehienez 36 argazki.

KONTROLAK: Irteerako kontrola Orioko geltokian egingo da, 9:15-9:30ak artean.

OHARRA: Rally honen asmoa parte hartzaileek trena erabiltzea denez, puntualitatea ezinbestekoa izango da. Hala ere, norbaitek bere autoa hartuko balu, kontrola Orioko geltokian pasa beharko luke, 9:15-9:30ak artean.

KAMARAK: soilik, kamara digitalak.

MATERIALA: manipulatu ezingo diren 36 argazki. Hauek, parte hartzaile bakoitzari emango zaion CDan grabatu eta aurkeztuko dira.

ARGAZKI AUKERAKETA: CDa, 36 argazkiekin, G.A.E.n entregatu beharko da, gai bakoitzerako aukeratutako argazkia zein den seinalatuz. Aipatu CDa 2008ko azaroaren 17tik 19ra arteko epean entregatuko da. Argazkiak JPEGn grabatuko dira, gutxieneko erresoluzioa 72 pixel-hatzeko izango da, ahalik eta kalitaterik handienean.

HAMAIKETAKOA: Orion egingo da, eta gaiak entregatzerakoan jakitera emango dira ordua eta lekua.

PREZIOA: Hamar euro (10?) parte hartzaile bakoitzeko. Prezioan CDa, hamaiketakoa eta bidaiak sartzen dira.

SARIAK:

GAEren sariak:

Lehen saria.- Garaikurra eta ehun euroko balea, GAEn aldatuko dena.

Bigarren saria.- Garaikurra.

Hirugarren saria.- Garaikurra.

Lezkari Arte Elkartearen sariak:

Lehen saria.- ?Jose Mari? bodegoian bi pertsonentzako afaria.

Bigarren saria.- ?Xixario? erretegian bi p