Arkupe merkatari, ostalari eta profesionalen elkarteak Gabonetako Kanpaina jarri du martxan.
Kanpainaren barruan promozioak eta zozketak egingo dira Arkupeko establezimenduetan. Besteak beste, 300 euroko opari-bale bat zozkatuko da honako dendetan erosketak egiten dituztenen artean:
- Dorronsoro
- Gozategi fruta-denda
- Aliprox Uranga
- Patxi Oliden harategia
- Iparragirre autozerbitzua
- Sayalero
- Haitz-Bero
- Kutixi
- Eki-lorea
- Goxoki Azkue
Papiroflexia tailerra eta txokolate-jana
Horrez gain, Arkupe elkarteak bi ekitaldi antolatu ditu:
- Abenduak 23, larunbata: Papiroflexia eta Origami tailerra, 11:00etan, Herriko Plazan.
- Abenduak 24, igandea: Txokolate-jana, 17:00etan, Herriko Plazan.