Udaleko Euskara batzordeak urtero egiten duen Merkataritza Euskaraz kanpainaren barruan, hainbat kartel banatuko ditu aurten herriko dendetan.
Orain dela pare bat hilabete banatu zituen lehendabizikoak, herriko okindegietan, eta oraingo honetan arrandegi eta fruta dendetan banatuko ditu.
Euskara Zerbitzua hasita dago dagoeneko kartel horiek banatzen Orioko dendetan.
Arrandegietan eta fruta dendetan banatuko den kartela poster tamainakoa da, 70cm x 40 cm, eta herriko dendariei doan eskainiko zaie, jendearen bistan jar dezaten.
Kartel horien helburua lagungarri izatea da, euskarazko produktuen euskal izenak zabaltzeko eta horien erabilera bultzatzeko.
Arraina eta fruta saltzen duten denda guztietan eta bi eskoletan banatuko dira; baina, nolanahi ere, dendariren batek beste kopiaren bat nahi badu, Euskara Zerbitzura jo dezake, eskatzera edo telefonoz deitu udaletxera (943 83 03 46), euskara teknikariaren galdera eginez.
Kartelen diseinua Julian Toquero diseinatzaile lasartearrak egin du, Buruntzalderako iaz egin zituen kartel batzuk egokituta.
Kartelak deskargatzeko aukera
Kartelak, jpg formatuan, deskargatu nahi izanez gero, hemen daude estekak: