Datorren asteazkenean, urriak 16, bilera irekia izango da kultur etxeko areto nagusian, 19:00etan hasita. Gipuzkoako Foru Aldundiak parte-hartze prozesu bat abiatuta dauka, herrialdeko autobus zerbitzua hobetzeko, eta prozesu horren barrukoa da bilera. Herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.
Autobus zerbitzua hobetzeko prozesuari buruzko informazio gehiago nahi duenak hemen aurki dezake:
Herritarren iritziak jasotzeko prozedura
Gipuzkoako Foru Aldundiak herri arteko autobus zerbitzua hobetu nahi du, eta, horretarako, herritarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu. Asmo horrekin galdetegi batzuk jarri ditu herritarren eskura, eta parte hartu nahi dutenek galdetegia bete eta horretarako prestatutako tokietan utzi behar dituzte (Orion, kultur etxean eta kiroldegian jaso daitezke galdetegiak eta entregatu ere bertan egin behar dira).
Galdetegia betetzen duten herritarren artean Mugi/Lurraldebus txartelak kargatzeko bonoak zozkatuko dira, 20 eurokoak.
Iritzia emateko beste modu bat da asteazkeneko bilera irekira joatea eta han planteatzea gaiak.