Balea elkarteak danborrada antolatu du Balearen Egunari hasiera emateko

 

Balea elkarteak danborrada antolatu du ostiral iluntzerako. Izan ere, gaueko 23:30ean beren elkartetik abiatuko dira eta plazarantz hurbilduko dira partaide guztiak, Talaimendi txarangaren laguntzarekin.

Gaueko hamabietan botako dute udaletxetik Balearen Egunari hasiera emango dion txupinazoa.

Udalak oriotar guztiei eta kanpotik herrira hurbilduko direnei Balearen Egunean ondo pasa dezatela opa die eta festa-giro ona izan dezagula!