Eresargi abesbatzak eta Salatxo abesbatzak kontzertua emango dute larunbatean

Kontzertua Orioko elizan izango da, 20:15ean hasita. Bi zati izango ditu: lehenbizikoan, Salatxo abesbatzak sei kanta abestuko ditu, Xabier Lizaso piano-jotzaile oriotarrak lagunduta; eta bigarrenean, Eresargi abesbatzak zazpi pieza kantatuko ditu, pianoan laguntzaile Ana Iparragirre dela.

Villabonako abesbatza

1985eko azaroan sortu zen Eresargi abesbatza Villabonan. Kantuzale batzuek deialdia egin zuten herrian, Gabonetan kantari ateratzeko, eta hori izan zen abesbatzaren ernamuina. Abesbatza sortu zenetik Juan Mari Iparragirre izan da zuzendaria.

30 urte pasako ibilbide luzean billabonatar askok parte hartu du Eresargi abesbatzan. Gaur egun 20 lagunek osatzen dute taldea. Abesbatzan dabiltzanen helburua musikarekin gozatzea da, ikastea eta kantuaren plazera zabaltzea. Kantatzen duten errepertorioa beren ezaugarrietara moldatzen dute, eta saiatzen dira, autore eta estilo aldetik, ahalik eta bariatuen izan dadin, entzuleen gozamenerako: kanta profanoak, erlijiosoak, euskal folklorekoak…

Prestakuntzari dagokionez, Eresargiko abeslariek ikastaroak egin dituzte, besteak beste, Junkal Guerrero, Imanol Elizasu eta Xabier Sarasola zuzendari ospetsuekin.

Herriko abesbatza direnez, garrantzi handia ematen diote beren herrian, Villabonan, lan egiteari. Horregatik, parte-hartze aktiboa dute herriko jardueretan eta urtean gutxienez hiru kontzertu ematen dituzte, herriko eta inguruko eragileekin: Musika eskolako banda, Ganbara taldea eta Orkestra, Oinkari dantza taldea…

Herriko kontzertuez gain, ugariak izan dira han eta hemen, Euskal Herrian eta kanpoan, eman dituztenak. Aipatzekoak dira Mikel Urdangarin kantautore ospetsuarekin prestatu zuten kontzertua, eta 2014an egindako Jazz Koraleko kontzertuak, Korrontzi taldearekin eta Juantxo Zeberioren taldearekin.

PROGRAMA

Orioko Salatxo abesbatza

1.- AGNUS DEI……………………………………EUGENE BUTLER

2.- GOIKO MENDIAN……………………………….JESUS GURIDI

3.- AVE VERUM…………………………………….KARL JENKINS

4.- CAN YOU FEEL…………………………………HANS ZIMMER

5.- MENDIRIK MENDI…………………………SABIN SALABERRI

6.- RONDA DE ENAMORADOS…………. SOUTULLO Y VERT

Pianoa: XABIER LIZASO

Zuzendaria: IGOR ARROYO

Villabonako Eresargi abesbatza

1.- O VOS OMNES………………………………….PAU CASALS

2.- THE SEA LULLABY………………………..ERIK WHITACRE

3.- SURE ON THIS SHINING NIGT……MORTEN LAURIDSEN

4.- KANTAURI……………………………………JOSU ELBERDIN

5.- LORIAK UDAN……………………………….DAVID AZURZA

6.- A TU LADO……………………………………JAVIER BUSTO

7.- WADE IN THE WATER………………..NORMAN LUBBOFF

Pianoa: ANA IPARRAGIRRE

Zuzendaria: JUAN MARI IPARRAGIRRE