Danbolin Musika Eskolaren 30. urteurrena

Danbolin Musika Eskolak 30 urte bete ditu aurten eta, hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu.

Apirilaren 15ean, ostiralarekin, 19:30ean Arraunetxen, kontzertua emango dute instrumentuko taldeek. Honako hau izango da programa:

  • Kantuko ikasleek: “La paloma” eta “Herri”.
  • Txistu taldeak: “Polka” eta “Alboka rocka joka”
  • Gitarra taldeak: “Suit re minorrean” eta “Oh, happy day!”
  • Soka taldeak: “Gabriel’s Oboe” eta “Charleston Dixie”
  • Trikitixa taldeak: “Compostelako erromesa” eta “Pasodoblea”
  • Bandak: “I Will Follow Him” eta “Santana, a Portrait”

Apirilak 16 larunbatean, plazan (eguraldi txarra egiten badu, frontoian), egun osoan zehar, ondoko ekitaldiak izango dira:

10:00etan: Ikasleen kalejira herrian barrena

11:30ean: Ikasleentzako esku-lanak

12:30ean: Tailerra, musika mintzaira eta dantzako ikasleen saioa

14:15ean: Bazkaria

16:00etan: Karaokea

17:00etan: Txokolate-jana

17:30ean: Erromeria izango da “Bide batez” taldearekin