Ostiral gauean, abuztuak 10, Bapo Morgan rock taldearen kontzertua izango da Orioko Kalakari tabernan, gaueko hamaiketan hasita.
2004ko amaieran sortu zen Bapo Morgan taldea. Bizkaian sortu zen eta bizkaitarrak dira taldea osatzen dutenak. 2005. urtean kontzertuak zituzten, besteak beste, ILSN, El Ultimo Ke Zierre, Luhartz eta The sinclairs taldeekin. 2006. urtean Ukberri.netek antolatutako jaialdian parte hartu zuten, bideoklip bat grabatu eta Pandin Drake taldearekin aritu ziren elkarlanean.
Nolako musika egiten duten jakin nahi duenak, taldearen orrian entzun ditzake kanta batzuk:
http://www.geocities.com/bapomorgan
Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da.
?Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da udako ostiral gauetan Orioko hainbat tabernatan. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.
Hiru taberna hauek parte hartzen dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: Kalakari, Kamel Ziani eta Salatxo.