Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak eta Itsasertzaren Garapenerako Zuzendaritzak diru laguntza programa bat jarri dute martxan, Erein izenekoa, eta dagoeneko zabalik dago eskariak aurkezteko epea.
Diru laguntza horien helburua baserri inguruak sustatzea eta garatzea da.
Aurreko urtetan bezala, lau laguntza mota eskaintzen ditu Erein programak:
1. Baserri ingurua zaintzera eta bertako biztanleen bizi kalitatea hobetzera zuzendutako laguntzak. Laguntza horien bidez, aukera ematen zaie baserritarrei oinarrizko hornikuntza zerbitzuak hobetzeko.
2. Enpresak sortu, handitu edota modernizatzeko diru laguntzak. Jarduera ekonomikoetarako lurzorua zein jarduera horretarako beharrezkoak izan daitezkeen lokalak prestatzeko asmoak ere atal horren barnean sartzen dira.
3. Lanpostuak sortzeko diru laguntzak. Aurrez lanik eduki ez duten edo lana galdu duten pertsonak kontratatzea izango da kontuan hartuko dena. Horretaz gain, nork bere kabuz jarduera sortzeko asmoa duenak ere, posible izango du laguntza mota hori eskatzea.
4. Etxebizitzak egiteko edo berritzeko diru laguntzak. Etxebizitza berriak urbanizatu ahal izateko edota jada eraikita daudenak birgaitzeko erabili ahal izango da laguntzen azken atal hori.
Erein programa Euskal Autonomi Erkidegoko baserri inguruko biztanle guztiei zuzenduta dago.
Eskariak egiteko
Eskabideak aurkezteko azken eguna azaroaren 21a izango da. Informazio gehiago jasotzeko, URKOMEn (Urola Kostako Landa Garapeneko bulegoa, 943-816500 Yurre Pe