Datorren igandean, azaroak 9, Herrio natur taldeak haziak banatuko ditu Herriko Plazan 11:00etatik 14:00etara.
Badira urte batzuk Herrio taldea hasi zela udazken aldera haziak banatzeko eguna antolatzen. Normalean, azaroaren hasieran egin izan du, aurten bezala, eta beti Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatzen ditu. Hazi bakoitza papertxo baten bilduta ematen dute eta paper horretan zuhaitz jakin horri buruzko azalpenak agertzen dira: hazia nola landatu behar den, nola zaindu…