Euskaraldiaren Orioko lantaldeak proposatuta eta Urola Kostako Udal Elkarteak antolatuta, umorezko bakarrizketa-saioa izango da ostiral honetan kultur etxeko areto nagusian.
Saioak ‘Ttak!’ izena du, 22:30ean hasiko da eta 40 minutuko iraupena izango du. Sarrera doan da eta Orioko gazte eta heldu guztiak daude gonbidatuta.
Bakarrizketak umorea du ardatz eta ikusleek gogoz egingo dute barre euskaldunon hizkuntza-ohitura bitxien inguruan.
Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak ekoiztutako bakarrizketa da eta, Euskaraldiaren sasoia hurbildu ahala, saio ugari ari dira ematen han eta hemen.