Benito Lertxundik kontzertua emango du Orion maiatzaren 7an

Aurtengo Balearen Egunaren egitarauaren barruan hainbat ekitaldi daude programatuta festaren aurreko egunetan, eta horietako bat da Benito Lertxundik Karela kiroldegian emango duen kontzertua. Maiatzaren 7an izango da, larunbatarekin, 22:00etan hasita.

Sarrerak salgai

Sarrerak salgai daude dagoeneko Kultur Etxean, Karela kiroldegian eta Kutxabank-en. Herriko taberna batzuetan ere eros daitezke. Sarrerak 22 euro balio du.