Errefuxiatuentzako materiala bilduko da asteburuan Eroski Center supermerkatuan eta DIAn

Bilketa ostiral arratsaldean eta larunbatean egingo da.

Eroski Center supermerkatuan ostiral arratsaldean eta larunbat goizean eta arratsaldean egingo da material bilketa. DIA supermerkatuan, berriz, ostiral arratsaldean eta larunbat goizean (larunbat arratsaldetan denda itxita izaten da-eta).

Bilduko den materiala

Honako hauek dira dendetan jasoko diren materialak: pardelak, konpresak, janari-latak (txerrikirik gabeak), arroza, lekaleak, pasta, haurrentzako janaria, higiene-produktuak, eguzkitako krema…

Laguntzeko boluntario eske

HotzZarautz elkarteak boluntarioak behar ditu material-bilketan laguntzeko. Osatzeko daude oraindik DIAko larunbat goizeko txanda (9:00etatik 11:30era) eta Eroskiko larunbat arratsaldekoa. Lagundu nahi dutenek honako telefonora deitu besterik ez dute: 696 055 922 (Bakarne).