Bentako bidean, Orio eta Muniota artean, bi luizi handi izan dira aste honetan, euri etengabearen ondorioz. Luizi horietako batek guztiz estali zuen bidea eta hori konponduta dago dagoeneko: lurra erretiratuta eta bidea garbi; beste luiziak, ordea, argazkian ikusten denak, arrisku handia du oraindik eta konponketa zailagoa du.
Udalak, egoera aztertu eta teknikariekin hitz egin ondoren, honako erabakiak hartu ditu:
1.- Bentako bidea itxita egongo da jendearentzat, beharrezko konponketa-lanak egin eta arriskurik ez dagoela ziurtatu arte. Teknikariek diotenez, hiru bat hilabete beharko dira horretarako.
2.- Bitarte horretan auzokoek bakarrik izango dute bide horretan ibiltzeko aukera. Gainerako guztientzat DEBEKATUTA DAGO, segurtasunagatik.
3.- Udalak, Foru Aldundiarekin harremanetan, bi luizien azterketa teknikoa egingo du, egoeraren diagnostiko zehatza izateko eta zein neurri hartu erabakitzeko.