Langabe nahiz langileen bideratutako 14 ikastaroko prestakuntza-zikloa eskaini du Urola Kostako Udal Elkarteak ekainean. Ekimenak harrera ona izan du eta jendearen eskaerari erantzunez, bi ikastaro gehiago antolatu ditu, uztailean:
- Linkedin sare sozial profesionalari buruzkoa
- Kanban sistemari buruzkoa
Atera etekina Linkedin profilari
Ikastaroaren helburua: Linkedin-eko norberaren profila optimizatu eta ahalik eta etekinik handiena ateratzeko aholkuak ematea. Gai hauek aztertuko dira:
- Profila osatzeko laguntza eta aholkuak
- Atal bakoitzaren garrantzia
- Taldeak
- Lana bilatzeko gomendio orokorrak
Bina orduko bi saiotan emango da 4 orduko ikastaroa. Online izango da, uztailaren 20an eta 21ean, 16:00etatik 18:00etara.
Kanban sistema: proiektuak kudeatzeko metodologiak eta tresnak
Ikastaroaren helburua: denbora egoki kudeatzeko, sareko hainbat tresna praktiko erakutsiko dira eta gai hauek aztertuko dira:
- Denboraren kudeaketa
- Erremintak: Trello, Monday, Asana, Taiga, Slack…
- Atal bakoitzaren garrantzia
Bina orduko bi saiotan emango da 4 orduko ikastaroa. Online izango da, uztailaren 22an eta 23an, 16:00etatik 18:00etara.
Argibideak eta izen-ematea
Plaza-kopurua mugatua da; gehienez, eskualdeko 15 partaidek izango dute ekimenean parte hartzeko aukera. Gehiago izanez gero, hautaketa-prozesua jarriko da martxan.
Dagoeneko irekita dago izen-ematea. Galdetegi hau bete behar da eta, ondoren, NANa bidali lanpoltsa@urolakosta.eus helbide elektronikora (Enplegu Zerbitzuak: Vanessa Garcia eta Olaia Sanz).