Bi tailer praktiko antolatu ditu Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkarteak bi tailer praktiko antolatu ditu: bat ekintzaileentzat, administrazioarekin tramiteak online egiteko; eta bestea eskualdeko enpresentzat, datuak babesteko araudi berrira egokitzeko. Hauek dira bi tailer horien zehaztasunak:

EKINTZAILEENTZAKO TAILERRA, ADMINISTRAZIOAREKIN TRAMITEAK ONLINE EGITEKO

Gero eta ohikoagoa da herritarrek administrazioarekiko tramiteak online egitea. Are gehiago, zenbait kasutan, ekintzaileak behartuta daude tramite telematikoa erabiltzera. Esaterako, besteak beste, Ogasunarekin edo Gizarte Segurantzarekin.

Hori dela-eta, Urola Kostako Udal Elkarteak hiru orduko saio praktikoa antolatu du ekintzaileei bideratuta. Saio praktiko horretan landuko dira hainbat gako eta aukera administrazioarekin internet bidez egin beharreko harremana ahalik eta egokiena izan dadin. Udal Elkartearen egoitza nagusian izango da saioa ekainaren 20an, 09:30etik aurrera.

  • Eguna: Ekainak 20
  • Ordua: 09:30etik 12:30era
  • Lekua: Urola Kosta Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Tailerraren edukia

  • 1. Sarrera.
  • 2. Administrazioarekin on line harremanak edukitzeko dauden ziurtagiriak.
  • 3. Administrazioarekin nola jardun: pertsonalki edo aholkularitza baten bitartez.
  • 4. Ogasunaren web orria. Gipuzkoataria- Ogasunataria. Edukia eta aukerak.
  • 5. Altak eta bajak nola egin. Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin izapideak.
  • 6. Zergabidea plataforma berria. Aitorpenen aurkezpena.
  • 7. Zalantzak.

Argibideak eta izen-ematea

Plaza kopurua mugatua denez, tailerrean parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

  • Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapeneko Zerbitzua (Maider Ibarbia)
  • Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz
  • Tel. 943890808
  • enpresasustapena@urolakosta.eus

TAILERRA ESKUALDEKO ENPRESENTZAT, DATUAK BABESTEKO ARAUDI BERRIRA EGOKITZEKO

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (2016/679 EB) joan den maiatzaren 25ean jarri zen indarrean. Hori dela-eta, langile, bezero, hornitzaile eta abarren datu pertsonalak dituzten enpresa guztiek beharrezkoa dute erregelamendu berriak eskatzen dituen printzipioak, neurri teknikoak eta antolakuntza arloko neurriak ezartzea, pertsonen eskubideak eta datuen segurtasuna eta pertsonen informazioa bermatzen dutenak.

Tailerraren helburua

Tailer honen helburua da Urola Kostako enpresak indarrean jarri berri den Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera egokitzea eta, horretarako, informazioa, prestakuntza eta ezarpenerako aholkularitza eskaintzea.

Tailerrak taldeko prestakuntza (8h) eta 2 tutoretza saio izango ditu. Tailer honen amaieran enpresa partehartzaile guztiek datuak babesteko beren segurtasun sistema egokituta izango dute.

Saio teorikoen edukia

  • 1. Sarrera. Kontzeptuak
  • 2. Datuak Babesteko printzipioak.
  • 3. Datuak babesteko agentzia.
  • 4. Fitxeroen tratamendua
  • 5. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (maiatzaren 25ean indarrean jarri dena)
  • 6. Ekintza planaren garapena eta inplementazioa
  • 7. Kasu praktikoak

Ikastaroa gaztelaniaz izango bada ere, dokumentazioa euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko da eta enpresek nahi duten hizkuntzan egin ahal izango dute beren proiektua.

Tailerra: 2 saio aurrez aurre eta tutoretzak

Taldeko prestakuntzako saioak izango dira ekainaren 21ean eta uztailaren 5ean (osteguna), 09:30etik 13:30era (guztira 8 ordu). Ondoren enpresa partehartzaile bakoitzarekin ordubeteko 2 tutoretza saio egingo dira.

Ikastaroaren praktikotasuna dela eta, parte hartu dezaketen enpresa kopurua mugatua izango da. Tailerra %100 diruz-lagunduta dago Urola Kostako enpresentzat.

Argibideak eta izen-ematea

Prestakuntza tailer honetan parte hartu nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta bat zure izen-abizenak eta enpresaren izena adieraziz, edota deitu iezaguzu:

  • Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak (Rakel Calvo)
  • Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz
  • Tel. 943890808
  • enpresa@urolakosta.eus