Datorren astelehenean, otsailak 24, bidegorria egiteko lanak hasiko dira Ibaiondo kalean.
Bidegorria egiteko, gaur egungo aparkalekuek okupatzen duten espazioa erabiliko da (ikusi argazkia). Aparkalekuak ez dira kenduko, baizik-eta bidegorriaren ondoan jarriko dira. Ondorioz, ibilgailuentzako bidea estutu egingo da.
Obrak Murgil eraikuntzak, SL enpresak egingo ditu eta 36.000 euroko aurrekontua dute. Obrek Gipuzkoako Foru Aldundiko diru laguntza dute, %75ekoa.
Udalak aurreikusten duenez, hiru astetan bukatuko dira lanak.