Bideo-forumeko emanaldia ostiralean: Glengarry Glenross

OZK taldeak antolatuta, bideo-forumeko emanaldia izango da ostiral honetan, azaroak 30. Emanaldia kultur etxean izango da, 22:00etan hasita.

“Glengarry Glenross” filma James Foley-ek zuzendu zuen 1992an, David Mamet idazle eta gidoilariaren lan batean oinarrituta. Aktore plantilla izugarria du filmak (Jack Lemon, Al Pacino, Alec Baldwin, Kevin Spacey, Ed Harris…. Filma Chicagon kokatuta dago eta etxe saltzaileen mundua barrutik nolakoa den kontatzen du, bertako miseriak agerian utziz.

Informazio gehiago filmari buruz:

Ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0104348/

Gaztelaniaz:

http://www.filmaffinity.com/es/film499005.html

Filma 22:00etan proiektatuko da kultur etxeko areto nagusian.

Hurrengo filmak

Urte bukaera arteko programazioa finkatu du OZK taldeak. Honako hauek izango dira bi ostiraletik behin ikusiko diren filmak:

Abenduak 14

Los h