Bilera irekia egingo da kultur etxean, San Pedro jaietan Arrantzaleen Eguna antolatzeko

Iaz EUSKAL EZKONTZA TRADIZIONALA antzeztu zuen lagun-taldeak ARRANTZALEEN EGUNA antolatuko du aurten Udalaren laguntzarekin.

Arrantzaleen Eguna ekainaren 30ean egingo da egun osoan, igandearekin, eta dantzari eta figuranteak behar dituzte, dantza erraz batzuk taldean egiteko.

Bilera irekia asteartean kultur etxean

Guztia antolatzen hasteko, bilera egingo da datorren asteartean, maiatzak 7. Bilera kultur etxean izango da, 19:00etan hasita. Udalak eta antolatzaileek dei egiten diete herritarrei bilerara azaltzeko eta Arrantzaleen Eguneko ospakizunetan parte hartzeko. Adin guztietako dantzari eta figuranteak behar dira taldea osatzeko eta ez da beharrezkoa dantzan aritutakoa izatea. Edozeinek parte har dezake. Animatu!